XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Faila mota berezi horiek, Wilson-ek transformazio-failak izendatuak, Ozeano-hondoen hedakuntzaren teoria kontutan hartzen bada azalpen zuzen bat aurkitzen dute.

Dorsal ozeanikoen zati artean kokatzen dira.

Leku hauetan litosfera ozeanikoa etengabea sortzen da eta, ondorioz, ozeano hondoa haunditzen ari da.

Gehipen honen lehenengo ondorioa distentsio efektu bat da eta efektu honek, hain zuzen, faila blokeen desplazamendu berezia azal dezake (57. irud.).

Morfologikoki, dorsal ozeanikoen rift edo grabena gogorarazten digun haran bat dago faila erdian.

Haran hori kontinenteko transformazio-faila haundi batzutan ere ikus daiteke (oraindik ihardueran, San Andres faila Kalifornia, EEBB-an adibide on bat da).

Failaren bi aldeak altuera desberdinera iristen dira altuena beti dorsal ozeanikotik alde hurbilenean dago.

Aipatu zenez, ozeano-hondoan dorsalak ebatzen dituzten malkarrak dira, hots, dorsalei paralelo zitzaizkien malkarrak hauexek dira.

Luzera haundia lor dezakete (1000 km. baino gehiago) (26. irud.) eta beraien zenbakia oso altua da, azken honengatik dorsal ozeanikoan oso hurbilak izan daitezke.

Paradoxikoki, aurkitutako iharduera haundiaren eraginez muga pasiboetan geologiko fenomeno desberdinak gertatzen dira.

Agian karakteristikoena sismikoa da, transformazio-failetan zehar sakon txikiko lurrikaren fokuak kokatzen dira (noizbehinka tragikoki hospetsuak, adibidez San Francisco-koa).

Foku gehienak dorsal erdiko espazioan aurkitzen dira, batzu ordea, dorsaletik at gertatzen dira.

Portaera hau azaltzeko failen bi alboetan gertatzen diren higiduetara jo ditzakegu.

Transformazio-failetako magmatismoa ez da nabarigarria, nahiz eta bi aldetarantz azal berriaren kopuru txikiak emateko gai diren agerpen bolkaniko batzu egon.

Dena dela, azal berriaren sortzea hain txikia den bulkanismo urria ere delako ezen orokorki muga pasibo batetan ez dagoela ez azalaren sortzerik ezta suntsipenatik ere onartu bait da.